XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aitatzekoa da ardaoaren kontsumoa, baina ez dago argi bertakoa edo Uribildutik kanpo ekarritakoa edaten zan.

Hain inportantea zan, ezen Uribilduak taberna bi eukazan, urte bitako errentamendu laburragaz, seguruenez, oso errentagarria izateagaitik.

Hori gitxi balitz, zerga barria asmatu zan, ardao baltz azunbreko, marai batekoa, eta ardao zuriko azunbreko, hiru beiloizko txanpon zurikoa.

Adierazgarria da, egitaraupideonetan merkatuari buruzko aitamenik ez egitea.

Jakina danez, Herri Gutunean, beti emoten da azokea egiteko baimena.

Baina 1552an, azokeari buruzko aitamena aurkitu beharrean, harategia eta tabernei buruzkoa aurkitzearen arrazoia da, produktuen eskaria hain sendoa izatean, asterokoa erosi beharrean egunerokoa erosten zala.

Holan bazan, erreza da familia mailako ekonomian suertatzen ebilzan aldaketak ulertzea: autokontsumotik, zenbait produkturen salerosketara, beragaz ekarren gaineko ekoizpena saltzeko beharragaz.

Udal komunitatearen sorrereagaz zerikusi handia eukan prozesuonek, aldi berean, udala erakunde legez sendotu egin zala adierazoten dau.

Alkatearen aginte juridikoa arautu egin zan eta udal batza agertu, Antzinako Erregimenean eratuta egongo zan moduan:

Orduko Alkateak, Alkatea eta Alkateordea ziran, udal bizimodua arautu eta justizia administratzeko betebeharra eukela.

Jaurle bik, finantzez arduratu eta edozertarako Uribilduaren jaurle ordezkari zan sindiko diruzainak, buruzagiak, gartzelazainak eta normalean notariaren eginbeharrak betetzen ebazan idazkariak laguntzen eutsien.

Horrez gain, Erregimendua, bai Uribilduko bai Elizateko zenbait lekukoz osotuta egoan (16)URRUTIKOETXEA, R.: Historia de la población, en Euskal Herria: Historia eta Gizartea. Lankide Aurrezki Kutxa. .

Bestalde, udal zergapidetzaren gaineko lehenengo barria daukagu, hau da, ardaoaren kontsumoaren gaineko zeharreko zergea.

Zerga hau, justizia aurrera eroatetik etozan diru sarrerak, isunekaz eta zentsuariek ordaindutako korrituak, udal finantzen muina ziran.

Amaitzeko, gizartea ere aitatu behar dogu; Erregimenduan agertzen diran pertsonak ikusita, antzinako nobleek boterean jarraitu ebela esan behar dogu; holan, Sarrikoleatarrak, Goikoleatarrak edo Sarriatarrak agertzen dira.

Urte zehatz batetako karguak badira ere, adierazgarria da, guk ezagutzen dogun Egitaraupide bakarra idatzi zan urtea izatea.

Zugastitarrak ez dira agertzen, baina XVIII. gizaldirarte iraun eban euren nagusitasunak sasoi haretan ere botere handia eukela pentsatuerazoten deusku.

Zoritxarrez, ez dakigu ezer XVII. gizaldirarteko demografiaren bilakaereaz; Bizkaiko beste herrietan legez, Larrabetzun ere biztanlego kopurua hazi egin zala pentsatu daiteke, baina geldiroago, Antzinako Erregimeneko eskemearen barruan, bere ahalmenaren goia jotzear egoan eta.

Gizaldiaren bigarren erdian, biztanlegoak babesteko emon eban pausuaren adierazgarri zan erlijino bidea aukeratzea.